Kutxidazu bidea, EUSKARAZ!!!

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri
dugu, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, euskaraz ekoitzitako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.

Hori dela eta, azken egunotan Gazte Abertzaleak-eko kideak “Kutxidazu bidea euskaraz” deituriko filma ikusteko zinemarako gonbidapenak banatzen ari gara. Honekin, euskaltzale orori dei egiten diegu bakoitzak bere eremuan euskarazko zinemaren alde lan egin dezan. Batzuk, ekoizpena susta dezakete, besteek euskarara bikoizteko bideak dituzte eta, gainerako hiritarron esku dago euskarazko filmak ikustera joatea.

Beste alde, GA-k adierazi nahi du kanpaina honekin ez duela Zinemaldiaren eginkizuna edota euskarazko zinemarekiko konpromisoa kuestionatzen, baizik eta, GA-k testuinguruarengatik kanpaina hau aurrera ateratzeko momentu egokia dela deritzo.

sarrera.JPG