Donostian duen giltza-izaera ez du lortu EAk. Ea lau urte duin eta konstruktibo pasatzen dituen oposizioan, eta Gipuzkoa mailako gestioa eta bake-prozesuarekiko konpromiso sendoak emaitza hobeagoak ekartzen dizkion etorkizunean. Animo
Ez dakit Donostia aldean, baina Eusko Alkartasunean ba omen dago saltsa komunikabideetan irakur daitekeenaren arabera. Egia esan, beste alderdi politikoren batean ere bai.
Nik uste dut orain duela Eusko Alkartasunak pauso garrantzitsu bat eman eta benetan bere helburuak zein diren herritarrei azaltzeko aukera ezinhobea. Eusko Alkartasuna alderdi sozialdemokrata eta abertzalea den hori gobernua osatzerako garaian ikusiko da zer neurritan den, eta zerk duen lehentasuna, sozialdemokraziak edo abertzaletasunak.
Kontraesana dirudien arren, Galdosen hitzak prentsaurrean PSErekin gobernu forala osatzearen aldeko nahia agertzen dute. Kontraesana diot, bera baitzen EAJrekin bat eginik hauteskundeetara joatearen aldekoa. Eta hori gertatzen den une berean, goian daudenek lehentasuna nazioa erakitzeak duela diote -Errazti edo Larreina, kasu-.
Ikusiko dugu datozen egunetan zein diren bai EAk, bai gainontzeko alderdiek hartzen dituzten erabakiak, baina EAri dagokionean, bere kabuz bizia duen alderdi bezela jendeaurrean agertzeko aukera paregabea du; horrela ez bada, EAJren zati abertzaleenaren itxura besterik ez du emango guztien aurrean. Azken finean, ez da printzipio kontua, marketing kontua baizik.
mayo 28, 2007 a las 9:01 pm
Donostian duen giltza-izaera ez du lortu EAk. Ea lau urte duin eta konstruktibo pasatzen dituen oposizioan, eta Gipuzkoa mailako gestioa eta bake-prozesuarekiko konpromiso sendoak emaitza hobeagoak ekartzen dizkion etorkizunean. Animo
mayo 29, 2007 a las 12:19 pm
Eskerrik asko, seguru bi zinegotziek lan ona burutzen dutela eta lau urte barru emaitzak ezberdinak izango direla.
mayo 30, 2007 a las 2:13 pm
Emaitzek ez al dute komentariorik behar?
Soilik betiko ‘gazta’?
Animo eta segi borrokan!
junio 3, 2007 a las 6:09 am