Hoy nos finaliza la campaña, por lo que es el último momento para haceros campaña.
KANDELA EGUNA 2007
Hogeita hamar urte Gipuzkoan giza eskubideen defentsan mundu osoan
Prentsaurrekoa, Hitzaldia eta “Kandela Eguna 2007”-ren aurkezpena
Tokia: FNAC Donostia. San Martín Merkatal gunea. Urbieta kalea, 9.
Eguna: Maiatzaren 25a, ostirala.
Ordua: 19:00
Hizlariak:
§ KOLDO CASLA. Amnesty Internationaleko Gipuzkoako taldeko koordinatzailea.
§ AITOR MORENO. Haur soldaduen erabileraren aurkako lanaren arduraduna Amnesty Internationaleko Gipuzkoako taldean.
§ PIEDAD ESPINOSA. Guatemalako giza eskubideen defendatzailea.
§ CARLOS ALBACETE. Guatemalako giza eskubideen defendatzailea.
Aurkezpenaren edukia:
§ Azken hogeita hamar urteetan Amnesty Internationaleko Gipuzkoako taldean egindako lana.
§ Egun egiten den lana; bereziki haur soldaduen erabileraren aurkako lana eta giza eskubideetan hezkuntza.
§ 2007 Urteko Txostena.
§ Kandela Eguna 2007; maiatzaren 26an ospatuko da eta aurten giza eskubideen aurkako eraso zahar eta berrietan zentratuko da, hau da, heriotza zigorra eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen aurkako abusuak.
§ Carlos Albacete eta Piedad Espinosaren testigantzak. Guatemala, giza eskubideen defendatzaileak arriskuan.
Informazio gehiagorako:
Koldo Casla, Amnesty Internationaleko Gipuzkoako taldeko koordinatzailea, 677 38 21 99