Nire ustez Euskal Herriak eredu sozial justu eta solidarioagoa duen herria nahi du, ongizate estatuan oinarritzen den eredua, eskubideen berdintasuna eta pertsona guztien ongizatea bermatzen duena, egoera latzenetan aurkitzen direnei arreta berezia emanez.
Lan istripuen datuak guztiz izugarriak dira. Kontratuen prekarietate eta ezegonkortasunaren erantzunaren zain gaude oraindik, batez ere gazteok jasaten dugun arazoa dela kontutan izanda; esparru askotan emakumeek sufritzen duten bazterketa eta desabantaila egoera; enpresen deslokalizazioa… hauek egunero aurre egin beharreko egoerak dira, baina are gehiago maiatzaren 1a bezalako egunean.
Advertisement





mayo 1, 2007 a las 1:31 pm
Lan munduan prekarietatea gehien pairatzen dutenen artean gazteok gaude zoritxarrez