Aberri Eguna

Gaur Aberri Eguna ospatu da, benetan egun hunkigarri eta ospakizunezkoa eta noski baita ere berrespen nazionalerako eta gure nazioaren eta bere erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenerako eguna izan behar da.
Abertzaleentzat sinbolikoki pisu handia du data hau. Printzipio demokratiko berak behartzen baitie Espainiar eta Frantziar adskripzio nazionaletako sektoreei Euskal nazioa eta bere eskubideak onartzera.

ikurrina.jpg

Advertisement

2 comentarios para “Aberri Eguna”

  1. Lak22 Dice:

    Aberri Eguna den horretan begiak zabaltzean oina lurrean jarri aurretik eskua bihotzera eraman dut euskaldun izateagatik Goikoari edo gurasoek gaztetan beroaldi batean izan zuten trebetasun hari eskerrak eman nahi baina ezinda. Gauza ederra euskalduna izatea, eta hori ospatu beharra dago. Ikurrina balkoian dotore jarrita dagoela herriko plazara hurbildu, txakolin pixka bat edan, idi-probak eta Irigoienen harri jasoaldiak ikustea ez dira burutapen eskasak, zera pentsatzen dudan artean:

    “Fuenmayor eta Torreviejak baditek beren alde onak, baina han ez dituk Epelde ta Larrañaga entzungo herriko festetan bozgorailutik”

    Behin plazan, txakolina eskuan, baraurik edanean ibiltzea ona ez dela jakina dut eta txakolin edalontzia ezker eskutik soltatu gabe sartu dut eskuin atzaparra tabernako barra gaineko esku-saltsaren artean, begiz jota dudan tortila pintxo galant bati omenaldi bat emateko esperantzarekin. Baita harrapatu eta ahoko zulora eraman ere tortila pintxoa azkar asko. Aberri Eguna ederra duk, baina tortila pintxoa pagatu gabe ere dastatzea ez duk makala!

    “Horrelako pagotsarik ez zagok ez Hendaian, ez Castron”

    Kasualitatez edo, ordea, okindegiko Maritxuren ilobaren atzealdeak gidatuta, eguneroko buruko minak harrapatu nau beste behin, beharbada are normalean baino gehixeago Aberri Eguna izanda. Izerdia nondik bota badakien aizkolariaren atzean agertzen zaigu herritarroi harro eta ponposo:

    LOTERÍAS Y APUESTAS DEL ESTADO

    “Hau da eguna izorratzeko gogoa. EAJ-koek Estado jarriko ditek hor baina niri ez zidatek adarrik joko. Letrero horretan España esan nahi dik”.

    Orduan, kasualitatez hau ere, oroitzen naiz primitiva bota dudala eta Joxe Austini esan diot teletestua jartzeko, ea aberastu naizen edo. Joxe Austinek ez ei dauka horretarako betarik, ordea, lan larregirekin dabil eta.

    Baina burua bere lekura. Gaur Aberri Eguna da eta loterías y apuestas de España jarrita dugu herritarrok gure muturren aurrean. Horrela ez dago tamainazko Aberri Egunik, ez horixe.

    “Izan ere, Aberri Egunean ere ez gaituzte bake santuan utziko”.

    Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna.

    Ea noiz dugun euskal herritarron eguna.

    Tira, abertzaleak soilik direnen egun bat ez izateko, euskaldunon eguna.

    Beno, euskaraz dakitenen egun bat soilik ez izateko,

    EUSK EGUNA

    Horrela euskaraz ez dakien Anttoniren senarrak eta abertzale ez den alderdi horretako Joxepiren alaba ere gustora aterako dira kuadrilarekin gaur pintxoetara.

  2. Josetxo Dice:

    Nola idatzi litezke hainbeste ergelkeri hain leku gutxian. “Loterías y apuestas del Estado”ri buruzko hausnarketa txapelaren txorta baino motzago, benetan. Senda hadi!


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.