Pasa den asteburuan Alec Reid Euskal Herrian egon zen GA eta EAko lagunekin. Irlandar bake prozesuan ardatzetako bat izan danak Ipar Irlandako prozesuan ikasitako lekzioak azaldu zizkigun bertaratu ginen gazteoi. Adierazitakoaren artean azpimarratzekoa da eragile politiko guztien arteko ELKARRIZKETAri edozein gatazkaren konponbiderako eman zion garrantzia (Nire iritziz arrazoi osoarekin). Elkarrizketa gatazka politikoen konponbiderako tresna guztiz beharrezkotzat jo zuen.
Ipar Irlandan bizi duten gatazka politikoan konponbide prozesuan gizon-emakume guztien norbanakako eskubideen eta eskubide kolektiboen errespetua eta elkarrizketa ardatzak izan direla eta egun ere badirala adierazi zigun Father Reid-ek.
Bideoa ikusi nahi baldin badezu hemen sakatu!